(BIDEOA) Manu Garate: Santa Ageda eta inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko ots. 2a, 10:38

Goikotorre etxean jaio zen Manu, eta gurasoak azpeitiarrak zituen. Zumaiako Bertso Eskolaren sortzaileetako bat izan zen, eta Santa Ageda bezperan baserriz baserri koplak abestuz joateko ohiturari ez zion hutsik egiten. 

Bideoan azaltzen du santa eskean kantuan irteteko nola janzten diren: galtzak, brusa, abarkak eta txapela. Lepoan, berriz, zapi koloretsua. Oso inauterizalea zen Manu, eta ikusten zien antzekotasunik Santa Agedako ohiturekin: kolorea, festa... 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Manuel Mari Garate Aizpuru (1937-2013)

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria  

Data: 2011ko azaroaren 30a.

Manuren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide