(BIDEOA) Arritokieta Manterola: Herriko albergak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko ots. 9a, 09:35

Mari kalean jaio zen Arritokieta 1924. urtean. Ama Silvestranekua zuen eta aita Porrajanekua, biak zumaiarrak. Hamar anai-arrebaren artean neska bakarra izan zen eta etxean lan asko egitea egokitu zitzaion. 

Bideoan azaltzen du. Beheko albergara joaten zirela arropak garbitzera; 11 aska omen zeuzkan eta Patxi Barranderok egunero pasatzen zituen erratzarekin. Marinelak ere Beheko albergara joaten ziren beren arropak garbitzera. Herriko beste alberga batzuk non zeuden ere azaltzen du: Iturrikoa, Estaziokoa... 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Arritokieta Manterola Gomez (1924)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri eta Xabier Azkue Ibarbia

Data: 2008ko irailaren 29a.

Arritokietaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide