(BIDEOA) Mª Jesus Manterola: Goiko albergara arropak garbitzera

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko ots. 24a, 08:11

Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus Bixi, eta gurasoak zumaiarrak zituen biak. Txiki-txikitatik lan asko egindakoa, amonarekin hasi zen arraina saltzen. 

10-11 urterekin Goiko albergara joaten zen arropak garbitzera, zinkezko ontzia buru gainean hartuta. Arropa zuria lixiban; koloretakoa eskuz. Osaba guztiak musikariak ziren, eta iluntzean entsegua izaten zuten han ondoan. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Maria Jesus Manterola Amas (1927-2012)

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria

Data: 2011ko uztailaren 18a.

Maria Jesusen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide