(BIDEOA) Bixente Esteibar: Aitarekin hasi zen arotz-lanetan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko mar. 3a, 09:52

Zumaiarra, "Kale berrixan" jaioa (gaur Mari kalea). Gurasoak ere zumaiarrak zituen: aita "Ixkiñatarra" eta ama "Patxi Barranderonekua". 12 urte besterik ez zituela hasi zen arotz-lanetan aitarekin. 1958tik aurrera, Bixentek eta anaiek hartu zuten 'Esteibar' aroztegiaren ardura. Lanbideari buruz hitz egiten du bideo honetan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Bixente Esteibar Azkue “Ixkiña”(1933)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko abuztuaren 23a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Bixenteren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean

- Nere ofizidxua beti izan dek arrantzako ontzidxak barruko lanak iten. Bai arrantzakuak, ta kargeruak’e bai. Barku haundidxak, ehun metro. Hamen Zumaidxan ein ginitien barku batzuek, ez zekidxat, zortzi o beatzi, beatzi, larogeita hamasei metrokuak. Baiña hodxek ditxuk kargeruak. Ta gure ofizidxua hoixe izan dek beti. Zea, barkuko, barko-lanak: kamarotia ta puentiak eta zubidxak eta zea danak, tragaluzak eta.
- Hori’re pixkat kontatu didazu, arotz-kontuak eta… Hasteko, nola, nola hasi ziñan, familiyako kontua zan? Edo, nola hasi ziñan arotz…
- Bai. Bai, bai, bai. Oseake, nere aitten bittartez, e, nere aitta huan sozidxo beste batekin. Ta, esaten diat ba, oseake gure aitta etorri huan, Madriden ta ibili huan, txatarrero ta ibili huan. Berez arotza huan. Madridetik etorri huan ta sozidxo jarri huan beste batekin, ta orduan itxeko indarra behar izaten huan eozer gauzatako. Zeaik’e ez ziuan, argirik’e ez ziuan. Gabeko hamabitan ta hasten hitxuan lanian indarra aprobetxatzeko. Ta, eske ditxuk ixtori batzuek, ezin leike esplikatu. Postura hartan, nola in zeikien lan hoidxek!
- Gaur egungo jentiak ezin sinistu.
- Ez ziok sinisteikan. Oseake, gabeko... orduan hitxuan indarrak hemenguak: Zufiria ta…, orduan ez ziuan Iberduero ta, bertako indar txikidxak hitxuan. Ta pentsazak, kristalak zeakin peatu, papelakin o, ez argirikan pasatzeko, ta gabian lana iteko. Makina bat soiñu ateako zien, ba, nik ez zekit ze mentalidade zan orduan! Ta gabian indar pixkat bazeola ta, gabeko hamabitatik eta ordu bidxak arte, hirurak arte, ta hantxe, makinetan… Lanian.
- Lanian. Baiña hori aittak eta?
- Hori aittakin. Aitta gazteik hill huan. Aitta hill huan cincuenta y ocho. Geo in huan… Bueno, orduako, cincuenta y cincon, sozidxuakin apartau in huan. Ni Zarautza jun nitxuan cincuenta y tresian. Cincuenta y cincon etorri nitxuan; marinatikan Ferroldikan,  eta aittakin, normala. Aurreko beste anai gaztia Xebaxtian’e hasi huan hura’re, ez zekiat, hamabi urtekin o noix hasi zan lanian, ni Zarautzen neon bitartian. Ta etxeko indarrakin hasi gitxuan. Ta, ba, danetikan. Arotza, orduan, arotza arotza-arotza gitxuan. Oaintxe teillatuaino jungo gitxuan, barruko lanak ingo ginitien, o soto hondoko lana ingo ginitien. Eozein lan!
- Lurrekua, itsasokua…
- Lurrekua, itsasua… Dana! Aplikatzen zana! Ez huan, uain bezelako zeaik ez huan, ziri-miriik ez huan laneako’re. Orduan neguan ta askotan, ba, lanik gabe ta. Orduan ba guk, konserbako’re lan asko iten genian, konserbako… Orduan, ba, salazoiko tapak eta holako lan asko iten genian. Ta geo, ba, gure aitta ez zuan zea, barkuan asuntuan ta lana iteko zea zuan. Hortxe hasi hitxuan oain biberua deitzen zakoena, atunetako biberuak eta. Hasi hitxuan barrikak, barrikak izaten hitxuan bukoiakin ta. Biberuak bukoiakin ta iten hitxuan. Ta gure aitta ez huan bate… Han sartu zan zea, paatzen txarrak hitxuan ba!
- Bai?
- Karo! Ordun marinelak eta, armadoriak oso-oso zea…
- Diruik ez?
- Diroik ez ta gaizki ibiltzen hitxuan. En kanbio, nei beti gustatu izan zikak, itsasoko asunto hori.
- Itsasokua.
- Bai. Ta aitta, ya geure kasa hasi giñanian, ba, ni poliki-poliki hor sartu nitxuan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide