(BIDEOA) Sabina eta Luisita: Eskolarako abarketak, eta jantziago joateko, zapatak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan

Sabina Romatet eta Luisita Gorostola 1920ko hamarkadan jaiotakoak dira, eta txikitako oinetakoez hitz egiten dute bideo honetan. Eskolarako abarketak erabiltzen zituzten, eta jantziago joateko, zapatak. Sabinak "topolinoak" erabiltzen omen zituen asko. Astean zehar eta asteburuetan janzkera desberdina izaten zen; asteburu edo jaietan dotoreago. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Luisita Gorostola Iribar (1925) eta Sabina Romatet Burrinea (1927)

Elkarrizketatzaileak: Haizea Odria eta Nerea Goiria Mendiolea

Data: 2011ko urriaren 11.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide