(BIDEOA) Klara Urbieta: 12 urterekin, gerra hasi eta Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko api. 6a, 11:20

Zumaian jaio zen 1924an, bost anai-arrebatan gazteena da. Eskolan, mojetan ibili zen. 14 urte zituela, 'Provost' arrain-lantegian hasi zen lanean. Horrez gain, ondorengo urteetan jostun lanetan aritu zen Alberdi eta Etxaberentzako. 12 urterekin, gerra hasi zen eta eskola utzi eta Bilbora joan behar izan zuten. Herritik bidali zituzten, eta lagun batzuen etxean egon ziren. 

Tropak sartu zirenekoa eta aita preso hartu zutenekoa azaltzen ditu bideoan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Klara Urbieta Albizu (1924)

Elkarrizketatzailea: Aitziber Otegi  

Data: 2009ko ekainaren 15a.

Klararen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide