Aste Santuan tela morez estaltzen ziren elizako irudiak, eta Piztuera egunean estalki guztiak kentzen ziren.
ZUMAIAKO AHOTSAK: Ramon Zubia Azkue (1943) eta Ana Mari Etxabe Egaña (1944)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2007ko abenduaren 12a.
Transkripzioa: Miren Zabaleta
- Erramua baiño lehenagoko jaidxa zan Lazaro, esaten zidxuen. Lazaro da, Lazaron milagrua badakizu, Marta ta Marian anaidxa zala ta, hil in zala ta Jesusei deitu zidxoen ta "berandu zatoz, hiru egun da hilda daola". Ta Jesusek zeatu in zun, resuzitatu in zun Lazaro. Eta Lazaro esaten da. Lazaro egunian iten zuen Zumaiko erretaula goitikan behera, ez dakit ze polea eta zer ibiltzen zian…
- Baiño danak, ez Zumaidxan bakarrik.
- Bai, eliz danak. Baiño Zumaiko retablua, e!
- Tela.
- Tela more, more-more dana.
- Baiño tela…
- Santo danak, dana tapatzen zan.
- Dana, dana, ta ez da ezer ikusten.
- Orduan lan haundidxa eoten zan porke hasten zan zeakua´re, ostial santuko monumentua´re eskaletakin’e, jesukristoko tinglaua. Ta zeben Xakunekuak eta uribetarrak eta Ostolaza, jende asko ibiltzen zan parrokidxan lanian.
- Bai, jende asko zeon hor.
- Gasto haundidxa, gastua. Uaiñ ez da ezer´e iten.
- […] Gabian prepaatzen zan Andre Maikua, gabian.
- Ta han polea batzuk eta bazaben retabluan, ta dan-dan-dana more-more-more, dana. Aste Santuetako elizkizun dan-dan-danak, danak more-more-more. Ta erresurrexi goizian prozesidxuak juten zianeako ya dana kenduta eoten zan.
- Oseake, gabian iten zuen lana.
- Kentzen zuen momentutikan hautsak´e garbitzen zituen ta behiñ´e baiño ederro azaltzen zan eleiza. Hori´re zan Aste Santutako, oso politta. Bai.
- Politta zan.
- Ta santua, zapidxa moria, tela…
- Errespetua ematen zun.
- Izugarridxa, izugarridxa.
- Errespetua ematen zun harek.