(BIDEOA) Ana Mari Etxabe: Santelmoetan, lau egunez musika

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko api. 21a, 12:40

"Intxaurrondonekoa" da Ana Mari Etxabe, eta Mari kalean bizi izan da. Azken urteotan, San Telmo ermita zaintzen laguntzen du, eta lehengo santelmoetako egitarauaren berri ematen du bideoan, Ramon Zubiarekin batera:  bezperan (igandea) musika, San Telmo egunean (astelehena) jaia moilan, eta San Telmo bigarrenean (asteartea) eta hirugarrenean (asteazkena), arratsaldez musika. Gaur egun Zumaian ez da itsasontzi handirik geratzen, baina inguruko herrietan aritzen diren arrantzale batzuk bai. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Ana Mari Etxabe Egaña (1944) eta Ramon Zubia Azkue (1943)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko abenduaren 12a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

- Eta lehen orduan... mariñelena bakarrik zan?

- (denak) bai, bai, bai.

- (Ramon) Bueno, jai arratsaldian anbiente politta egoten zan herridxan ta...

- (Ana Mari) bai, baña maiñelak... porke astelehenian lanea jute zan.

- (Ramon) Ta hiru egunian eoten zian […].

- (Ana Mari) Hiru gaba iten zian.

- (Ramon) Katxapero batzuk bota...

- (Ana Mari) Katxaperuak bota ta kofraiko aurrian iten zan dantza hiru gaba.

- (Ramon) Han ibiltzen zian hiru gaba.

- (Ana Mari) Oseake, San Telmo bezpean, beuno arratsaldian izaten zan dantza.

- Bezpera.

- (Ana Mari) Bai, bezpean. Gabian ez. Geo, San Telmo egunian egun guztidxan festa, katxaperuak behintzat bai, eta zahagi haura´re bai, han arduakin ta…

- (Ramon) Bai.

- (Ana Mari) Hamaiketakua´re bai, kofraidxan pikuak eta gauzak.

- (Ramon) Han kabitu eziñik dantzan jendia.

- (Ana Mari) Ez zan kabitzen!

- (Ramon) Mollaiño.

- (Ana Mari) Oseake, kofraiko prazuelan ta mollan iten zan, ta mollan.

- (Ramon) Kuadro txiki hura, mollan’e jendia.

- (Ana Mari) Eta geo, San Telmo bigarrenian eta hirugarrenian gabian.

- (Ramon) Gabian, lanetik erten…

- (Ana Mari) Lanetikan erten ta orkesta jartzen zan.

- (Ramon) Jende gaztia dantza iten.

- (Ana Mari) Bai, orduan han iten zan.

- Astelehenetan.

- (Ramon) Astiartia, asteazkena.

- (Ana Mari) Asteartia ta asteazkena. Oseake, San Telmo egunian, egun guztidxan…

- (Ramon) Ta geo, repetizidxuak.

- (Ana Mari) Eta geo, San Telmo bigarrena ta San Telmo hirugarrena iten zan.

- (Ramon) Hirugarrena.

- (Ana Mari) Eta geo repetizidxuak.

- (Ramon) Repetizidxuak.

- Aste batea.

- (Ana Mari) Bai, San Telmo… Baiño oaingua da…

- Eta gehixenbat, orduan, mariñelena eta…

- (Ana Mari) Mariñelena.

- (Joxe Migel) Bai.

- (Ramon) Bai, bai, bai. Maiñelak zien, barko hoidxek. Eta geo zeon, uain´ere badabe jendia itsasuan lan iten duna Oridxon ta zea… maiñelak mutillak…

- Getaixan ta…

- (Ana Mari) Getaidxan ta bai…

- (Ramon) Getaidxan… Badabe, badabe uandikan ere, baiña Zumaidxan barkuik ez da bat bea´re geatu. Baiña maiñelak itsasuan asko. Ta geo marina merkanten ta kanpuan eongo dia, e?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide