(BIDEOA) Joxe Mari Etxabe “Mendaro”: Antxoak sororako ongarri

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan

Estazioko Mendaro baserrian jaio eta hazi zen Joxe Mari Etxabe; ama bertakoa zuen eta aita Askizuko Agoteaundikoa. Besteak beste, 'Ortiz' kontserba-fabrikan aritu zen lanean,  eta bideoan azaltzen du antxoa latetan eta arrain gazitua barriketan saltzen zirela. 

Garai batean arrain gehiegi hartzen zen, eta Getarian harrapatutako antxoa sororako erabiltzen zuten, ongarri. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joxe Mari Etxabe “Mendaro”(1930-2009)

Elkarrizketatzailea: Aitziber Otegi

Data: 2009ko maiatzaren 12a.

Joxe Mariren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide