[BIDEOA] Arroatik Zumaiara zinema ikustera

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan

Sabina Romatet eta Luisita Gorostola 1920ko hamarkadan jaiotakoak dira. Luisitari ez zitzaion gustatzen zinemara joatea; Sabina, berriz, gustura joaten zen. Bi zinema zeuden Zumaian: Amaya hotelekoa eta Maitena. Filma iragartzerakoan "será éxito apoteósico" esaten omen zuten batzuetan, eta beraiek tutik ulertu ez. Arroatik oinez jende asko etortzen zen zinemara. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Luisita Gorostola Iribar (1925) eta Sabina Romatet Burrinea (1927)

Elkarrizketatzaileak: Haizea Odria eta Nerea Goiria Mendiolea

Data: 2011ko urriaren 11.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide