(BIDEOA) Juan Egaña: Arrantza garairik onenak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko aza. 10a, 09:52

San Telmo kalean jaio zen “Jontxu” Egaña eta hantxe bizi izan da beti. Gazterik hasi zen arotz-lanetan aitarekin ontziolan. Soldadu egon zenekoa garai ona izan zen arrantzarako. Pasaiak, Bermeok edo Ondarroak indar handia zuten eta ontzi asko izaten zituzten, baina orain arrantza guztiz galdua dagoela dio. 

Gaur egun inork ez du nahi itsasoan lan egiterik. Garairik onena 1960 ingurukoa izan zen. Herri bakoitzean zer arrantza mota egiten zen azaltzen du du bideoan. Pasaiako PYSBE (Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España S.A.) enpresa oso garrantzitsua izan zen bere garaian. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Juan Egaña Etxabe “Jontxu” (1932)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko azaroaren 2a.

Juanen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide