(BIDEOA) Manu Garate: Zumaiako Bertso Eskolaren sorrera

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko abe. 1a, 10:58

Goikotorre etxean jaio zen Manu, eta gurasoak azpeitiarrak zituen. Txikitatik egon zen bertsoarekin harremanetan. Ikastolan bertsolaritza irakasten hasi zirenean eta haurrak etxera bertso doinuak abesten etorri zitzaizkionean, Joanito Dorronsorori proposatu zion Zumaian bertso eskola sortzea. Ordurako Eskoriatza inguruan bazegoen mugimendua, Almen ikastetxean: Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea, Sarasuatarrak... Joanito berehala jarri zen haiekin harremanetan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Manuel Mari Garate Aizpuru (1937-2013)

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria  

Data: 2011ko azaroaren 30a.

Manuren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide