(BIDEOA) Arritokieta Manterola: Gabon-eskeko ohiturak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko abe. 22a, 11:16

Mari kalean jaioa da Arritokieta; ama Silvestranekua zuen eta aita Porrajanekua. Txiki-txikitatik izan du kanturako zaletasuna.

“Naximentua” edo jaiotza hartuta irteten ziren Gabon egunean kantari kalera. Goizean zakuarekin ibiltzen ziren etxerik etxe; "Niño Jesusen eskia" esaten zuten, ez zuten kantatzen. Amabitxiek erroskillak ematen zizkieten besoetakoei oparitzat. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Arritokieta Manterola Gomez (1924)

Elkarrizketatzaileak: Xabier Azkue Ibarbia eta Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko irailaren 29a.

Arritokietaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide