[BIDEOA] Magdalena Egaña: Marinelak albergara garbitzera

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko urt. 19a, 11:57

Zumaian jaioa da Magdalena, eta gurasoak ere zumaiarrak zituen. 19 urte zituela hasi zen arrain-fabrikan lanean, eta bertan jarraitu zuen 25 urtez. Bideo honetan azaltzen du Beheko albergan nola ibiltzen ziren. 

Emakumeek garbiketa amaitzen zutenean, Laredo inguruko marinelak-eta albergara joan eta bertan garbitzen ziren, bizarra kendu eta guzti. Lau alberga zeuden garai batean, eta Beheko albergara Sanjuaniturriko ura joaten zen.

ZUMAIAKO AHOTSAK: MagdalenaEgaña Elorriaga  (1931)

Elkarrizketatzaileak: Xabier Azkue Ibarbia eta Asier Sarasua Aranberri

Magdalenaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide