Negu aldean, 10:00etan elkartu, mokadua egin eta 14:00ak ingurura arte txakolina edaten egoten ziren; handik aurrera bermuta. Taberna bakoitzean pare bat abesti kantatzen zituzten eta, beraz, txikiteo lasaia egiten zuten. Beraiek baritonoak ziren eta bazegoen beste kuadrilla bat tenorrek osatzen zutena; batzuetan elkartu ere egiten ziren. Eskolan ikasi zuten kantatzen eta garai batean abesteko zaletasun handia zegoen.
ZUMAIAKO AHOTSAK: Abelin Linazisoro Azkue (1942)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri eta Belen Maiz
Data: 2007ko apirilaren 26a.
Transkripzioa: Miren Zabaleta
Abelinen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.
- Txikiteuan gu hasten giñanian, nola danak lehen katolikuak giñan, luistarrak, ezta? Ta luistarreko komunixua hartzia, jaunartzia, izaten huan astian behin, eo hillian behin. Hillabetian zenbagarren… aurrenengo igandea o ze izaten zan? Orduan, komunixo hartzea jun eta beatzi t’erditan, hamarretan bukatu ta iten zan pastela jatea jun. Pastela jan ta geo Etxabe Kuartonea txakoliña eatea. Hasi, bueno, hori komunixua zanian, eta ez zanian ere, ba!, han nunbait, normalian, juten, ez bagiñan juten mendira, mendira’re ibiltzen gitxuan, gitxunan. Mendira behin hamasei hamazazpi urtekin bastante. Baiña bestela hemen, negu aldian, beatzi t’erditako mezeta jun, hamarretan juntatu, mokao txiki bat in o zeoze in, zeoze pikatu, txakoliña eaten hasi, ta hirurak laurden gutxi arten. Ordu bi t’erdiak arten txakoliñakin. Eta ordu bi t’erditatikan… ez! Ordu biak arten! Ordu biak arten txakoliñakin. Ta ordu bitatik hirurak laurden gutxi arten, bermutakin. Baiña kantatu asko eiten giñian. Eta orduan, taberna bakoitzian kantu bat o bi. Eta orduan ean’e, hainbeste ez. Hainbeste’re… Jope! Bestela… Eta guk adibidez, gure kuadrilla zea hunan, baritonuak o… Boza tenorra ez, baritonuak. Eta beste kuadrilla bat zionan gu baiño zaharro zianak, gu baiño lau urte zaharro eo horrela. Haiek zian gehienak tenorrak. Eta orduan ze iten giñun? Igual bi kuadrillak juntatu ta ba!, kriston orfeoia. Eta ondo, e! Ez desafinatuz, ez kristo… eta bi bozetan eta… Bai, bai, bai! Guk ikasi giñenan kantatzen eskolan. Ez Padre Mercedaio hoiek, hoiek hitxunan ezer ez. Baiña gizon bat ekartzen ziñenan guri erakusteko kantatzen. Eta harek guri erakutsi zigun kantatzen. Geo desafinatzen eta, boza eusten, boza eusten beti. In gabe “aaaaaaaaaaa” ein gabe, beti eusten, eusten boza ta. Harekin ikasi geniyan kantatzen, bai. Ta geo tabernako kantariak Zumaixan, o!, oso onak.
- Bestela etxian ta lagun artian ta kantuak izango zian, danian, ez?
- Bai, bai, danian, danian. Itxian’e bai, itxian’e kantatzen giñian. Ba, zeozerren festa baldin bazan, kopatxua hartu ta kantari.