[BIDEOA] Manu Garate: Santa eskeko ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko ots. 2a, 12:25

Goikotorre etxean jaio zen Manu, eta gurasoak azpeitiarrak zituen. Santa Ageda bezperan baserriz baserri koplak abestuz joateko ohiturari ez zion hutsik egiten. Lana zela-eta, Santa Ageda bezperan irteterik ez bazuten, bi egun lehenago edo geroago ibiltzen ziren kantuan.

Urte askoan mantendu zuten ohitura. Azken urteetan, Askizutik hasi eta Getaria inguruko baserrietan goiza pasa ondoren, bazkalostean Zumaiako baserrietara joaten ziren, eta kalean amaitzen zuten ibilbidea.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Manuel Mari Garate Aizpuru (1937-2013)

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria  

Data: 2011ko azaroaren 30a.

Manuren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide