[BIDEOA] Mª Jesus Manterola: Abertzale izateagatik, Zumaiatik kanpora

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko ots. 9a, 13:13

Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus "Bixi". Gerra garaian, 1937ko otsailaren 13an eta 14an, Zumaiatik bota zituzten 252 herritar, abertzaleak zirelako. Kamioietan sartu eta Santanderrera eraman zituzten batzuk. Santanderren, Maria Jesusek emakume baten etxean pasa zituen pare bat egun. Gero handik Iparraldera bidali zituzten, eta oso gustura egon ziren han. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Maria Jesus Manterola Amas (1927-2012)

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria

Data: 2011ko uztailaren 18a.

 

Maria Jesusen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide