(BIDEOA) Joseba Beobide: Ternuako irletan euskal kutsua

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko api. 20a, 08:01

Julio Beobide eskultorea zuen aita  Josebak. 1962an apaiztu eta  Pasai Donibaneko elizaren ardura hartu zuen. 1966an Ternuara joan zen, eta guztira 22 urtez aritu zen euskal arrantzaleen zerbitzura. Bideoan kontatzen du Saint-Pierre eta Mikelune irlan atentzioa eman ziola sumatu zuen euskal kutsuak.

Esate baterako, frontoia ere bazegoen eta goian "Zazpiak bat" jartzen zuen. Euskaldunak, bretoiak eta normandoak omen ziren bertako bizilagunak. Guztira 20 urtetik gora egin zituen.

Data: 2012ko apirilaren 24a.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joseba Beobide Arburua (1935)

Elkarrizketatzaileak: Nerea Goiria eta Andere Gonzalez  

Josebaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide