ZUMAIAKO AHOTSAK: Klaudio Etxabe Udabe “Pikote” (1926-2011)
Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2007ko maiatzaren 31.
Transkripzioa: Miren Zabaleta
Klaudioren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.
- Eta hamen zuek gaztiak, umiak ziñatenian eta, eskola nun zeon?
- Eskola Zumaira jun bihar!
- Zumaira jun behar?
- Zumaira oiñez. Oiñez jun ta oiñez etorri in bihar…
- Hamendikan, e?
- Bireik ez zeon ta, oiñez!
- Biderik ez?
- Ez. Holako zea, justu-justu laguna pasatzeko.
- Eta bertakuak, Saskarate ta hamen, Agerre, ta…
- Hoidxek, hoidxek’e danak.
- Danak alkarrekin.
- Bai.
- Ume asko izango zan orduan?
- Bai, zeatik Elorridxatikan’e eskola ta Zumaira umiak.
- Elorrixatik, e?
- Bai. Bestela Itziarrea o jun behar. Ta badakik, bat urruti, bestia urruti… danak urruti!
- Bai.
- Ordun, […], bireikan ez ta kotxeikan ta’re ez.
- Bai, bai, bai.
- Oain dana kanbidxauta ziok. Oain danak kotxia behar!
- Eta hemen auzoko guztiak, orduan, Zumaira.
- Bai.
- Bai. Eta jenerua ta saltzea, azokara ta? Zumaira’re bai.
- Zumaira. Astuakiñ eaman behar! Patata ta… zer zian!
- Eta zer ziran? Ze izaten zan, patata ta…? Baratzekuak eta izaten zian, tomatia ta?
- Bai, bai, baratzakuak. Bai. Tomate ta, tipula ta, porro ta… dana holakua! Bai.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!