(BIDEOA) Adora Osa Arrizabalaga: Serorari egiten zizkioten gaiztakeriak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko eka. 1a, 08:23

Arritokietara bideko Añezkoa kale baserrian jaioa da Adora Osa. Umetan "txintxarrika" jolas egiten zuten, lurra harri batekin markatuta. Jolasean ibiltzen ziren inguruan mojaxarretako serora bizi zen eta ateratzen zuten zaratagatik errieta egiten zien beti...

Egiten zituzten gaiztakeriak kontatzen ditu: sarraila-zulora ura bota, arropak kakaztu... Azkenerako errieta egiteari utzi eta ondo konpontzen omen ziren.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Adora Osa Arrizabalaga (1928)
Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi  
Data: 2012ko azaroaren 29a.
Adoraren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide