(BIDEOA) Joxeba Garate: Festetako entretenimenduetako bat zen tinetan "zirgan" egitea

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko eka. 28a, 08:29

Zumaiako Kale Nagusian jaio zen Joxeba, gerra hasi baino egun batzuk lehenago. Eskola nazionaletan ikasi zuen. Festetan joko edo jolas asko egiten zituzten: zaku-karrerak, itsulapikoak jotzea, lokotx biltzea, kukaina, batel estropadak, tinetan… Antxoak gordetzeko tinetan "zirgan" egin behar izaten zen. San Pedro hirugarrenean egiten ziren uretako jolas asko.

Joxebaren anaia Bixentek ere parte hartzen du elkarrizketan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joxeba Garate Elosua(1936-2016)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko urtarrilaren 23a

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Joxebaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Ordun izaten huan zaku-karrera, bizikleten zintak, hori ya bizikleta zakenak. Zintak, bakik, e… zea, bizikleta zakenak hori! Amaiako, ba, hortan ta jartzen zien ta…
- (Bixente) Hamen bakarrik ingo huan "tiñetan"…
- Bai! Hamen zekat!
- (Bixente) Hori Zumaian bakarrik ingo huan!
- Zintak…
- (Bixente) Tiñetan.
- Zer da "tiñetan"?
- Oan esango diat. Zintak… Lapikuak hausten. Bakik, lapiko, itsu-itsuan, zeak tapatzen die ta bi o hiru buelta eman ta… hori Mejikon eta’re zeatzen die!
- Bai.
- Gero zer daon, ba, karamelo batzuk o barruan. O dirua tokatzen bada ona, ta…
- Hori jaixetan ta jartzen zuen?
- Bai, hola, festak, festak, en jeneal, festak zianian. Lokotsa biltzia ta hori huan biltzia, lokotsa biltzen, zenek azkarro bitu. Kukaña. Guk kukañak esaten gitxuan. Masta bat jartzen dek hor, hori’re arranplan, uretan, masta bat pixkat gora, jaboia o ematen dek. Aurrian zeatxo bat, banderito bat o, ta hura harrapatzea, ba, dirua o durua o bost duro o zer zan, ba… Jaboiz zeauta. Eta geo bateletan’e bai, arrantzako batelak, hiru laun ta patroiakin. Zean buelta, zubi haundiko buelta ematen huan.
- Zein izaten zan buelta normala?
- Hamen, hamen, moillatik erten ta zubi haundira jun. Ta pixkat luzio baldin bazan, zeara, trenzubira. Trena pasatzen dek, ba? Ba, handik, handikan. Baiña bai, hori. Eta geo tiñetan. Tiñak hitxuan antxoen zeak, antxoa ta salazoia ta zeatzen dek…
- Gordetzeko?
- Bai, gordetzeko, gatzakin ta gordetzen dek, baiña tiña, bai, bastante zea. Ez zekit zenbat gordetzen zuan, oain dana plastikua ibiltzen dek eta. Holako tiña, egurrezkua, borobilla, barrika balitz, baiña erdidxa.
- Bai.
- Barrika erdidxa. In zak kontua barrikan erdidxa dala. Eta hor arraun batekin zirgan ein bihar. Zirga, zirga… Zirga bi gauzai esaten gitxuan. Bat hor, horrei. Ez zeai bakarrik, tiñetan, baita Zumaian batelian’e zirgan asko ibiltzen hitxuan, arrantzan.
- Eta zer da "zirgan"?
- Zirgan, ba, zea bat in, arrauna… arrauna badakik zer dan, ezta? Atzian jarri ta horrela in behar dek. Oso habilidade, habilla euki behar dek hor’e, xirgako’re, entenditzen al dek? Arraunakin zeatzeko, tik-tik-tik. Ta borobilla dek eta erraz zeatzen duna, zuzen eamaten zailla, oso zailla dana, oso zailla, tiñak buelta ematen dik eta!
- Eta karrerak iten zian?
- Karrerak, bai. Zein azkarro etorri. Kikirrito amorratua huan, kojua. Kojuak en jeneal, kukañetan ta tiñetan artistak!
- Bai, e?
- Kojuak artistak! Kukañetan’e bai. Hanka beti en jeneral, zea eukitzen dik, gure lehengusu batek eta, pixkat hola, zea, ta, ro, ro, ro! Bai, tiñetan. Ta…
- Eta tiñetan…
- Eske, Zumaian, zirgan… hik’e ezautu huan! Lupitan ta’re en jeneral batelakin zirgan ibiltzen huan beti, ta txanelakin ta’re bai. Txanelakin’e…
- Ta hori ze iten zan? Komoduaua da, o?
- (Bixente) Bai, bakarrik nola zaon…
- Bakarrik nola daon…
- (Bixente) Esku batekin zirgan ta bestiak kazian.
- Ehizian lupitan ta arrantzan ibiltzen dek. Eta batekin eramaten dek eta hor lagatzen dik geo…
- Eta bestiakin…
- Bestiakin…
- Esku batekin eraman ta bestiakin arrantza.
- Bai, bai, bai.
- Eta tiña hoiek ze izaten zian arranpla parian’e bai, o?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Arranpla, hor izaten hitxuan. Eske, hor, uretako zeak hor izaten hitxuan, arranplan… mollan, mollan o… Mollatik arranpla, hor izaten hitxuan.
- Eta zuen adiñeko mutil guztiak eta bertan…
- Bai!
- Tiñetan ta…
- Bai.
- Eta hori noiz iten zan? Zuek beti ezautu dezue?
- (Bixente) Bai, festetan...
- En jeneal…
- (Bixente) Semana Granden ere bai….
- Baita. Geo, hori’re bahuan, udan’e geo jartzen zien beste festa batzuk, semana grande o esaten zitxiona. Geo bestela, ba, San Pedro hirugarrenian, uretako festa asko iten zian. Hirugarrenian, San Pedro hirugarrenian en jeneal batelak eta tiñak eta ahatiak harrapatzen. Ahatiak, bakik, ahatiak bota ta iregiyan. Oango aldian, oaingo ez txuk bela hor dabiltzan anade zea hauek, honen izenekuak. Anadiak eta makalo ta etortzen hitxuan, tonto xamarrak hitxuan.
- A, bai, e?
- Bai.
- Pixkat tontotuta?
- Errazo harrapatzen hitxuan. Ahatiak eta antzarrak.
- Eta zer izaten zan, bertatik mollatik bota ta…
- Bai, bai, bai.
- Ta salto itia?
- Bai, harrapatu. Geo iregidxan jun ta harrapatu. Iregian, atzetikan, ta dana bu-bu-bu. Bai.
- Lehen esan diazu "zirgan" bi gauza diala, "zirgan".
- A! Bueno, beste zirgan, bestiai esaten gitxuan, korriente haundixa zeonian…
- Bai.
- … Paolbirian, muturrian…
- Sartzen.
- Sartzen. Zirga lehorrea botatzen huan eta lehorretikan "zirga" deitzen gitxuan horrei’re. Entenditzen al dek?
- Soka, soka…
- Soka ekarritzeko, soka ekarri, batelak, e…
- Txikotia?
- Txikotia o nahi dekena zeatu, ta hura’re arrastaka "zirgan" esaten gitxuan, "zirgan ekarri". Entenitzen al dek?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide