(BIDEOA) Arrandunak kalez kale

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko aza. 2a, 07:00

Mari kalean jaioa da Arritokieta; ama Silvestranekua zuen eta aita Porrajanekua. Herriko arrain-saltzaileak izendatzen ditu bideoan.

Kofradian Arrandun bakoitzak bere eserlekua zuen benta edo salmenta egiten zenean. Arrain otarrakada buru gainean hartu eta kalean ibiltzen ziren deiadarka arraina saltzen. Bera amarekin ibiltzen zen, Mari kalean. Etxekoek arrain edo txibi asko harrapatzen zutenean, Donostiara joaten ziren trenez, Bretxan saltzera.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Arritokieta Manterola Gomez (1924)

Elkarrizketatzaileak: Xabier Azkue Ibarbia eta Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko irailaren 29a.

Arritokietaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide