Kare-haitza zuria da eta harri handietarako bolumen handia hartzen du; Lasturko harrobikoa erabiltzen zuten. Harri beltza astunagoa da, 200 kilotik gorako harrietarako egokiagoa; harri hori Zumarragako harrobi batetik ateratzen zuten. Garai batean hargin ugari zegoen, eta bera Laranga mutrikuarrarekin ibiltzen zen. Lehen, eskuz ateratzen zuten harria.
ZUMAIAKO AHOTSAK: Jose Manuel Agirre “Endañeta”(1943)
Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi
Data: 2012ko abenduaren 6a.
Jose Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.