(BIDEOA) Joxeba Garate: Gabon egunean hiru eske mota

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko abe. 21a, 08:00

Zumaiako Kale Nagusian jaio zen Joxeba, gerra hasi baino egun batzuk lehenago. Bideoan kontatzen du Gabon egunean hiru eske klase egiten zirela: goizean zakuak hartu eta eskean joaten ziren.

Gosea ere izan zen gerra ondorenean eta jendeak jatekoa ematen zuen: mandarinak, pikuak, intxaurrak…... Bazkalostean "Gomezago" abesten zuten eta janaria biltzen zuten; Zumaian ohikoa zen kanta hori. "Gomexa" arrain mota bati deitzen diote. Beste talde batzuk jaiotza hartuta gauean  irteten ziren eskean, eta haiek abesti gehiago kantatzen zituzten. Haiei dirua ematen zitzaien.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joxeba Garate Elosua (1936-2016)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko urtarrilaren 23a

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Joxebaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Ta Gabonetan, orduan, erregaluak izaten zian orduan erregetan.
- Erregetan.
- Eta Gabon egunian eta…
- Gabon egunian?
- Ze izaten zan?
- Ya. Hori’re hemen jartzen du ba nonuebaiten.  Gu gabon-eguna hasten gitxuan, Zumaian uandik hala ibiltzen dek, Niño Jexuxen eskia esaten gintxuan, Jexuxen eskia!
- Hori hogeta lauan?
- E?
- Hogeita lauan.
- Hogeita lau goizian zako zuri bat hartzen dek, leheno en jeneal zea izaten huan, almuhadaeo  burukuen zea, buelta eman ta, korapillua o in ta hura hartu ta itxez-itxez eskian, Niño Jexuxen eskian. Ta, ba, garai hartan, ba, badakik. Gaiñea gosia’re asko zuan, ta… Ta naranjak, eta intxaurrak, pikuak, hurrak, mandarinak. Dirua’re bai, baiña dirua en jeneal gitxio izaten huan dirua ematen… Uan izaten dek diru asko! Eta holakuak bildu ta…
- Eta kantuan inda o…?
- Ez, hori gero. Goizian Niño Jexuxen eskian.
- Eskian.
- Geo iten huan eguardixan, bazkaldu ta geo, hamen esaten dana "gomezago". "Gomezago" esaten gitxuan.
- Hori ba… Beste herri batzutan beste izen bat zekak…
- "Gomezago"?
- Bai, Zumaian "gomezago" esaten dek. Uandika’e kantatzen diu taberna batzutan, ta orduan botatzen ziue, baiña… Itxez-itxez, baiña taldian, neska ta mutil juntatzen gitxuan ordu bitan jenealian, ordu bitan, kanpaiak jo ordu bitan, eta aurrian jarri ta "Gomezago / noiz harrapatuko / arrai hori?" Hori’re toki askotan ibiltzen dek. "Bart arratseko / ordu bietan / itsasuaren erdian!", ta geo goitikan, ba, hori’re, naranjak eta hurrak, intxaurrak, kakahuexak, holako zeak botatzen zitien, ta hik hartu.
- Eta beti kantu hori?
- Bai, beti kantu bea. "Gomezago" beti. "Gomezago, buruhandi / noiz harrapatuko / arrai hori?".
- "Gomexa" arrai bat?
- Guk "gomexa", Zumaian "gomexa" esaten ziou beti, entenditzen? Bestetan itsas kabra esaten ziue. Guk "gomexa" horrei esaten ziou, beti "gomexa" ibili izan diau. Ta gabarrantzan’e beti…
- Ta hori izaten zan bazkalostian.
- Bazkalostian. Eta geo izaten huan jaiotzakin, jaiotza txiki banakin, lau lagun gitxixenez, en jeneal, lau o bost o sei o zazpi izan laike!, ya kantuan, etxeetan ta tabernetan ta herriko kalian ta…
- Ta hor’e eskian?
- Hor’e eskia. Hor ya, hori ya en jeneal dirua. Hori ya dirua en jeneal. Bueno, dirua’re, "gomezago"-re, parrokuak botatzen zian, Don Vidalek, neska ta mutil aparte jarri, mutillai en jeneal diru xeheaua ta neskai o erriala o geo pezetak, ta guri… Tartian neskena jun ta… Bai.
- Ta gero guzti honekin, bai janariyakin ta bai diruakin, ze iten zan, banatu o afarin bat o…?
- Ez, ez, ez! Ezer ez! Norbeak nor beretzat. Bakoitzak beretzat. Ta bestia zea’re, dirua zeian’e bai, bataixua. Bataixuetan…
- (Laguna) Bataixutan oain’e bai.
- … han dirua beti ezautu diyat nik. Geo hasi hitxuan batzuek karameluak botatzen o…
- Bataio ostian umiei ta…
- Bai, ta kantua’re badao. Zea, nola da? "Umia xaguak jango". "Umia xaguak jango! Umia xaguak jango!", ta braaaa!, orduan, ba…
- Dirua.
- Dirua botatzen zien ta dirua hartu. Bai.
- Eta hori izaten zan Gabon-egunian, hogeita lauan.
- "Umia xaguak jango du" bataixuetan.
- Baiña beste…
- Bai, bestia, beste hiru hoidxek Gabon-egunian.
- Eta…
- Goizeko eskia, eguardiko "gomezago", eta gabeko kantua, Niño Jexuxekin. Zautza’re jun izan gatxuk, ta nere anaia ta gero’re bai. Ta zea zeola, Mateo Mujika zeola, hari asko gustatzen zizkuan. Harena jun ta kantau ta pezeta o ematen zian ta… gustoa!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide