Zumaiako hitz bereziak: Despeska

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko mar. 8a, 08:43

Irudia: ZUMAIA OROITUZ liburua

Sareetatik arraina askatu eta otarretara botatzeko jarduera da ‘despeska’, eta gehienbat emakumeek egiten zuten. Moilan aritzen ziren, sareak zuzenean ontzietatik hartuta, katigatuta zeuden antxoak osorik kentzen.Zumaiako emakume batzuk Getariara ere joaten ziren despeskara.

Martxoan hasi eta maiatzera bitartean aritzen ziren batez ere, “mallako antxoa” sartzen zenean. Deiadarka joaten ziren emakumeen bila, goizeko ordu txikietan: “Despeskaaa!! Etorriiiii!!”. Arritokieta Manterolak dioenez, gogorrena izaten zen gauez eta eskuak hoztuta aritzea. Ederra omen zen, ordea, dirua eskura eta berehala jasotzea.

Hemen antzeko beste azalpen batzuk, Adora Osaren bideo batean.

Beste herri batzuetan ere erabili izan da ‘despeska’, Ahotsak.eus guneko pasarteak horren froga: Getarian, Ondarroan, Bermeon, Hondarribian, Mutrikun, Donostian, Lekeition…

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide