Hiztegietan‘(etxe-)txolarre’ agertzen da txori honi deitzeko (latinezko izena Passer domesticus), baina harrigarria da beste zenbat hitz erabiltzen diren han eta hemen: eleiztxori, lapurtxori, paretxori, kurloi, ttau… Asier Sarasua biologoak zerrenda ederra egina du, eta Euskal Herriko Hizkeren Atlasean mapa bat egina dute izen bakoitzaren hedadurarekin.
Ez da Zumaian bakarrik erabiltzen ‘patxixar’ edo ‘patxizar’, Zestoa, Aizarnazabal eta Deba inguruan ere jasoa dute.
Hemen Joxe Mari Erkiziaren bideoa, inguruko txoriei buruzkoa. Arroako Zugastitxiki baserrian jaio zen Joxe Mari, eta gero Getariako Bizkarraga baserrira ezkondu zen, San Prudentzio auzora.
Beheko irudia Gontxalo Torrek bidalitakoa da, 2010ean egindako kanpaina batekoa (ikus erantzuna).