Zumaiako hitz bereziak: Gabarrantza

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko api. 12a, 08:30

(Irudia: Ander Hormazuri)

Itsas kutsuko proposamena ekarri dugu aste honetan ere. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Gauez harraldean egindako arrantzara deitzen zaio Zumaian ‘gabarrantza’. Marea bizienak izaten ziren arrantza horretarako egokienak, ura behe-behean zegoenean joan eta ordu batzuetan arrainak eta itsaskiak hartzeko aukera ematen zuelako. Kandila, salabardoa eta arrankazia erabiltzen zituzten lanerako.  Hara nola deskribatzen duten antzinako lanbideei buruzko lan honetan. Gaur egun galarazita dago gauez haitzetan arrantza egitea.

Joseba Garatek bideo honetan kontatzen du lehen nola aritzen ziren ‘gabarrantzan’.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide