Armiarmak egindako sareari deitzen diogu Zumaian ‘amauna’. Zestoarren erretolika liburuaren arabera, sare batzuk bakarrik dira ‘amaunak’, armiarma sareak baino bitarte itxiagoak dituztenak. Azkoitian ‘amalaune’ deitzen diote eta Zarautzen ‘amauma’.
Erarik ezagunena ‘amaraun’ da, baina antzeko beste izen asko daude Euskal Herrian: amarau, amaru, amelaun, amama, amara, amain, amalma, abaraun, aramau...