Zumaiako hitz bereziak: Enor

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko ira. 20a, 10:38

(Irudia: Ander Hormazuri)

Koxkor berezi baten izena ekarri dugu aste honetan. Zuek ere hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Larruazaleko koxkor bat da ‘enorra’, gehienetan birus batek sortua eta batez ere eskuan eta hatzetan agertzen dena. Gaztelaniaz ‘verruga’ esaten zaio eta euskarazko gehienbat ‘garatxo’ erabiltzen da, antzeko aldera askorekin: garatx, garatxo, gari, garijo, garitta, garitz, kalitz, karatx, karatxo, karatxu, karatz, karitta… Eibar eta Ermua inguruan ere erabiltzen da ‘enor’.

Hara Resurreccion Maria Azkuek Euskalerriaren Yakintza laneko 4. liburukian enorrak sendatzeko zer jaso zuen Zumaian (ihidi = ihi asko dagoen lekua, gaztelaniaz ‘juncal’):

Enorrak kentzeko, iidi batera joan ta andik ekarritako ii bat lotu ta an esan bear izaten da lotzean: "iia bat, enorra bi, ii onek kenduko dik enor ori".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide