Gehienetan euriaren ondorioz, eta esate baterako teilatu ertzetatik erortzen den ur jarioa da ‘ixtila’ edo ‘istila’ Zumaian. Antzeko izenak ere badaude beste herri batzuetan: iztil, eztil, listil, tistil, txistil…
Hemen adibide polita, Zumaiako antzerkigintzari buruz ari zela, 2014ko urtarrileko Baleike aldizkarian Manuel Mari Garatek esandakoa:
“Alondegiko kontuekin ondo akordatzen nauk. Eleizatik bezperatatik erten eta han egoten gitxuan mutil koxkor danok eskaileretan jarrita atia noix irekiko, eta euria ari baldin bazan, ezker-eskubi bi teilatuetatik istila zeriela eta gu hantxe, erdi-erdian, zipriztin tartian”.