Zumaiako hitz bereziak: Kinkillero

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2020ko urt. 9a, 15:15

(Irudia: Baleike)

Urteari ekiteko aukeratu dugun hitzak ostegunean argitaratzea eskatzen du, kaleko azokarekin batera. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Ostegunero azokara etortzen diren saltzaileei deitzen diegu Zumaian ‘kinkilleroak’ eta azokak berak ere izen hori hartu du. Gaztelaniaz ‘quincalla’ deitzen zaie balio gutxiko metalezko tresnei, eta ‘quincallero’ horrelakoak egiten edo saltzen dituztenei. Donostia aldean zinkezko ontziak konpontzen ibiltzen zirela gogoan du Ahotsak.eus-eko lekuko honek.

Garai batean etxez etxe edo herriz herri ibiltzen ziren saltzaile asko, eta denetik saltzen zuten, baita oihalak eta bestelakoak ere. Horrelakoei deitu izan zaie kinkillero, kinkillari, kinkaila saltzaile, etab. Hara Ermuan nola jokatzen zuen batek, arkupeetan zeukan postuaren berri iragartzeko laguntzaileak hartuta.

Zumaian aspalditik antolatzen da ostegunetako azoka. Orain Amaia eta Ondartxo plazetan egiten dena, lehen Beheko plazan izaten zen, eta horren aurretik Goikoan. 2000ko martxoan horri buruzko erreportajea egin zuen Baleikek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide