Haurrei jolaserako ematen zaien panpinari esaten diogu Zumaian “anderea” (ahoz “anderia”). Garai batean trapuzkoak izaten ziren, etxean egindakoak.
Baleike aldizkarian topatu ditugu bi adibide. 2016ko azaroan, 259. zenbakian, Txomin Plazaola moda diseinatzaileari egindako elkarrizketan lehena:
Uste dut betidanik eduki dudala interes eta sentsibilitate estetiko nahiko garatua. Txikitatik gustatu izan zait marraztea eta andereei arropatxoak egitea.
Zine Forumeko kritika batean aurkitu dugu bigarrena, 1997ko apirileko aldizkarian, 34. zenbakian):
Nicole Kidmanek pelikula honekin bere bizitzako kritika onenak jaso ditu, eta egia esan, benetan zoragarri dago. Barbie andere baten itxura hartuz, bere buruaz barre egiteko gai dela erakusten du.