Zumaiako hitz bereziak: SORTA

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan

Gehienbat emakumeei zuzendutako iraina da SORTA. (Irudia: Supercoloring.com)

Mertxek eta Maitek bidalitako hitza ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Bizitasunik gabeko neskari edo emakumeari esaten diogu Zumaian “sorta”; “tuntuna” edo “ergela” adierazteko ere erabiltzen da adjektibo hau.

Adibide bat: “Sorta samarra da etorri berri zaigun lankidea”.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide