Likido bat gorputzean injektatzeko ekintzari edo horrela sartutako substantziari esaten diogu Zumaian “indizioa” (ahoz “indizidxua/-xua/-yua”). Beste herri askotan ere hala erabiltzen da, nolabait “injekzio” hitzaren era herrikoia dela esan dezakegu.
Lore Albizuk 2008ko maiatzean horrela erabili zuen, Abelin Linazisorori Baleike aldizkarian emandako elkarrizketan:
Aitta gaixotu zanean morfinen indizixuak neuk ematen nixkon, nei erakutsi ein zien ematen eta ni hantxe, enfermera.
Abelin Linazisorok berak ere erabili zuen, 2009ko apirilean Imanol Azkueren galderei erantzun zienean:
Bea drogero bezela eon huan farmadziyan, Otañonian, ta geo afiziyua bazian gauza hodxetako, indiziyuak eman’e ematen zizkian… Danetik diru pixkat ateatzen zian.