Zumaiako hitz bereziak: MALUBI

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2022ko eka. 3a, 09:00

Aste honetako eguzkiarekin ederki gorrituko ziren malubiak. (Argazkia: Bizibaratzea.eus)

Uda ere badatorrenez, gure baratzetako sasoiko fruitu eder bat aukeratu dugu aste honetarako. Hitzak proposatu eta oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Marrubiari deitzen diogu Zumaian “malubia” (ahoz gehienbat “malubidxa”), baina oro hargehiago erabiltzen da “marrubia” ezaguna. Orotariko Euskal Hiztegian antzeko aldaera asko bildu zituzten: mailubi, maulubi, mauli, mallabi, maidubi, maubi, malhuri, maiobi, mailuki, mauliki, maillugi, maillugai, mallugin, marubi, mahurri, maurgi, mauri, maruri, marrobi, marhobi, mauru, maurdi, marubil eta maduri.

Adibide hau 1990ean Erramun Manterolak mahai inguru batean kontatutako pasarte batekoa da:

Martiñeneko etxian, hor malubidxak onak, malubidxak… Sartu gea gau batian, ta malubidxak taka-taka, kozkorrai heldu ta… Kozkorra bai, baina marrakaliñua barroa, karakola.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide