Zumaiako hitz bereziak: PERTZUN

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2022ko ira. 23a, 09:40

Ohiko aitzurrak baino handiagoa da pertzuna. (Argazkia: Xabier Azkue)

Beste tresna baten izena ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Aitzur handi bati deitzen diogu Zumaia eta inguruan “pertzuna”. Zestoarren erretolika liburuan ere jasota dago, eta azaltzen du igeltseroek ere erabiltzen zutela masa egiteko: “Pertzuna, granjan ibiltze deun hoixe da, atxur handiyan mouko horixe”.

Brigida Ibarbiari entzuna diogu: “Atxurra ez, pertzuna da hori”. Soroan baino gehiago bide bazterrak txukuntzeko erabiltzen omen zuten baserrian.

Orotariko Euskal Hiztegiko azalpenen arabera, pertzaren oinean jartzen zen burdinazko pieza bati ere berdin esaten zaio beste toki batzuetan, eta sukaldean edo brasak ateratzeko balio zuen palatxo bati ere bai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide