Zumaiako hitz bereziak: ERREGAIO

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2023ko mai. 12a, 07:51

Garai batean zinkez eginak izaten ziren erregaioak.(Argazkia: Antigoaleko hiztegia)

Lehortea arazo bihurturik euri zaparradak hasi zaizkigun aste honetan, urarekin lotutako hitz bat ekarri dugu. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Landareak ureztatzeko ontziari esaten diogu Zumaian eta inguruan “erregaioa” (ahoz “erregaidxua” edo “erregayua”); hiztegietan agertzen diren hitz estandarrak “ureztagailu” eta “ureztaontzi” dira. Txiliku idazle zarauztarrak bere hiztegian esana du Zarautz aldean ere “erregaio” erabiltzen dutela:

  • Ureztatu edo erregadiatu egiten dira landareak, eta ura emate horri deitzen zaio erregadio; horrez gain, ordea, erregadioa ureztatzeko erabiltzen den ontzia da (Zarautzen, behintzat, erregaio).

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide