Zumaiako hitz bereziak: ETEN

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2023ko aza. 3a, 07:39

Zilborrean etena dutela jaiotzen dira haur batzuk. (Argazkia: Randy Post)

Gorputzarekin eta gaixotasunekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Herniari esaten diogu “etena” Zumaian eta inguruan. Zestoarren erretolika liburuan ere jasota dago: ETENAK JOTA EON/ETENA EUKI. Hernia eduki. Osabare etenak jota do.

Abelin Linazisorok elkarrizketa egin zion Torre baserriko Emili Ibarbiari, eta Baleike aldizkariaren 143 zenbakian 2006an kontatu zuen Irene Azkuek (Abelinen amak) ume bat sendatzen lagundu ziela:

  • Gure semiak etena zeukan. Eta behin Oikiko amari galdetu zion: Zer moduz zeate? Gu ondo, baina umia etena jaio zaku… Ez kejatu —hark—, neuk sendatuko det. Hala, algodoizko hariakin etxera jun eta esan zion: Nik neria honelaxe sendatu iñat eta hik ere ikasi zan. Ondo beitu, e? Algodoia gerrian lotu, izterretik bueltan hartu eta eten koxkor gainian korapiloa eiten zion, etena barrura sartzeko, eta gero gerritik bueltan atzea berriz lotu. Etena zeukan ume asko sendatu zun hark.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide