Zumaiako hitz bereziak: TTUNTTUN

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2024ko aza. 22a, 10:00

Ttunttuna agintarien aurrean, 1954ko abuztuko ospakizun batean. Txistu-danbolinekin IƱaki Egino eta Juanito Goikoetxea (zestoarra), silbotearekin Gillermo Aizpurua Txoritxiki eta atabalarekin Ixidro Urbieta Tana. (Argazkia: Zumaia

Gaur Santa Zezilia eguna denez, musikarekin zerikusia duen hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Txistuarekin eta danbolinarekin osatutako musikari esaten diogu Zumaian eta inguruko herrietan “ttunttuna”. Bergara aldean “txuntxuna” erabiltzen dute eta Eibarren “tuntuna” ere bai. Danbor edo danbolinari esaten saio oro har “tuntun”, eta horren txikigarria da “ttunttun”. Musika tresna horiekin egiten zen dantzaldiari ere deitzen zaio “ttunttuna” edo “txuntxuna”.

Itziar Trekuk 1990eko mahai inguru batean San Telmo kaleko jai giroa nolakoa zen kontatu zuen, eta laburpentxo bat jasota dago Baleike aldizkariaren 45. zenbakian, 1998ko apirilekoan:

  • Txoritxiki're etortze zan, danboliña juaz, Xauakin, eta ark maiñelen entrada danetan jotze zun ttunttuna. Emate zixoen kafia, ta azkeneako danak mokollotzen tzian aixek'e.

Brigida Ibarbia oikiarrak ahotsak.eus webgunean kontatu zuen sanbartolome bigarrenean ttunttuna izaten zela (txistulariak, beren txistu eta danborrekin), eta beste batzuetan jasbana edo soinu-jotzailea.

Zestoarren erretolika liburuan jasota dago “ttunttuna”, eta Zarautzen ere erabiltzen da. Ahotsak.eus gunean bilaketa eginda ikus daiteke Gipuzkoako 20 herri baino gehiagotan agertzen dela hitz hau.

Euskararen Herri Hizkeren Atlasean ere agertzen da "ttunttun" zenbait herritan, baina mapak ez dira oso argiak, batean txistuari eta bestean danbolinari buruz galdetu zelako, ez musikari buruz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide