Herriko hitz berezien bilduma

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan

Ez dakigu Olentzero, Gomezago, Mari Domingi edo zein izan den, baina opari bat laga berri digute: 2019ko urtarriletik 2025eko abendura bitartean argitaratutako Zumaiako hitz berezi guztien bilduma.

Ondo portatuko ginen zumaiarrok, opari ederra ekarri digute eta: Zumaiako 271 hitz berezi BILDUMA.

 

A-tik Z-ra, azken urteotan landutako 271 hitz berezi dauzka jasota. Horrela askoz errazagoa da hitz jakin bat argitaratua dagoen ala ez ikustea, bakoitzaren ondoan definizio laburra ematen da eta, hitzaren gainean KLIK eginez gero, azalpenetara eramango gaitu.

 

2026an gehiago!

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide