Larunbatari esaten diogu Zumaian eta inguruan “sapatoa” edo “sapatua” (“zapato” edo “zapatu” ere agertzen da askotan). Euskaltzaindiaren EHHA atlasean ikusten da Bizkai osoan eta Gipuzkoako zati handi batean erabiltzen direla antzekoak.
Baleike aldizkari zahar batzuetan topatu ditugu adibide asko, gehienak lan kontuekin zerikusia dutenak:
- Guk astehenetik zapatura lan egiten genian, goizian zortziretatik hamabitara eta arratsaldian ordubata t'erditik sei t'erdiak arte. Afaldu eta berriz hamaikak arte lanera gero.
SEBE YEREGI, 70. zk.
- Jon Anderren urtebetetze eguna zen zapato goiz eguzkitsuan geratu ginen Txiringitoko tabernan elkarrizketa egiteko.
ISMAEL MANTEROLA, 84. zk.
- Zapatu arratsaldian ere lan egiten zan-eta. Eta zapatuetan askotan lan gehixena.
DONATO BIDASORO, 127. zk.
- Eta "Sabado ingles" jarri zutenian… Bueno, ematen zian… ez zekiat zer ailegatu zala. Sapato arratsaldia jai! Jo!
ANJEL OSA AÑEZA, 147. zk.
- Sapato gabian eroi zan trena, tren-zubitik errixoa, gu jai hartan eleiza juteko jaiki giñanean.
IRENE YEREGI, 154. zk.
- Eta zapatua etorri eta zapatuan ere lanian, e? Bueno, baina zapatuetan arratsaldeko bost t´erditan ertetzen giñien.
KARMELO ZENDOIA, 160. zk.
- Ta batxiller estudiatzen hasi giñanoi gabian junarazi iten ziguen, ta akabo gure ziniak. Zapatoko zineik gabe geatu nitxuan.
ABELIN LINAZISORO, 177. zk.
Inguruko herrietan ere ikusi ditugu beste zenbait adibide:
- Zeatikan orduan zinia ikustea etortzen zianak etortzen hituan zapato illuntzian earki afaldu, txuleta jan, kopa hartu, purua pixtu, ta purua errez, ba, zinia ikustea.
GETARIA, ahotsak.eus
- Eztakipa ertengo naizen, zapatu hontane egurreta eo zeoze izango deu ta.
ZESTOARREN ERRETOLIKA
- Jaitan musika izaten zan hamen. Ta uda partian iten zan, ez dakit, astin bitan jartzen zuen, osteunian ta zapatun uste det jartzen zuela.
ZARAUTZ HIZKETAN