Zumaiako hitz bereziak: txiskero

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2026ko otsailaren 20a

Metxa zeukatelako deitzen zitzaien “metxero” ere.(Argazkia: Wikirioja)

Inauteriak eta hausterre eguna igaro berri, suarekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan, Maria Antoniak esandakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Metxero edo supiztekoari esaten diogu Zumaian eta beste herri batzuetan “txiskeroa” (ahoz "txiskerua"). Gaztelaniatik hartutakoa da, itxura denez “chispero” eta “yesquero” hitzak lotzetik sortutakoa. Abelin Linazisorok jasoa du bere hiztegian, eta Abelinek berak Jontxu Alzibarri egindako elkarrizketan ere topatu dugu adibide bat, Baleike aldizkariaren 140. zenbakian, “Gure Zumai zarra” atalean:

  • Derrepente poxpoloak, txiskeroak, linternak… zientoka azaldu hitxuan eta… bat-batean tronpeta soinua eta soinujole bat hasi hitxuan jotzen. Gure kantak!

Maria Antonia Goikoetxeak kontatu digu Goiko bodegoian erabiltzen zituztela, harriarekin txispa egin, metxari su eman eta zigarroak pizteko. Brigida Ibarbiak bideo honetan azaltzen du aita zenak nola egiten zuen sua (harriarekin, metxadun txiskeroekin) Oikiako zimitarioan, elizako aterpean, gero baserrietan su berria partitzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide