Zumaiako hitz bereziak: jita

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan

Baten baten jita hartzen al diozu Beasaingo baserritar honi? (Idoia Imaz / Gure Gipuzkoa)

Brigidari ikasitako izen berezi bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Antza edo itxurari esaten zaio Zumaian eta inguruan "jita" (ahoz "jitta"). Hiztegi orokorretan "jite" agertzen da, eta esanahi zabalagoa ematen zaio: joera, izaera… Zestoarren erretolika liburuan ere jasota dago, eta adibide hau ematen du: Gaxoik eontzanetik maxkal jitta zakan horrek.

Brigida Ibarbia oikiarrari zuzenean entzundako hitza da; aitak esaten zion nola Torreko lehengusuak osaba Antonioren jitta edo tankera zuen, handia zelako eta…

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide