Zumaiako hitz bereziak: esnezale

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2026ko ekainaren 19a

Madalena Lopetegi oikiarra urte askoan ibili da esnezale Zumaian. (Gorka Zabaleta)

Lanbideekin lotutako hitz berezi bat ekarri dugu aste honetan, joko handia ematen duena. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Esnea saltzen edo partitzen ibiltzen denari esaten zaio Zumaian eta Gipuzkoako beste herri batzuetan "esnezalea" (ahoz "esnezalia"). Zestoarren erretolika liburuan jasota dago eta Txilikuren Antigoaleko hiztegian ere bai. Beste lanbide edo produktu batzuekin ere erabiltzen da bigarren osagai hori: pentsuzalea, ganaduzalea, bakailaozalea… Horietako batzuetan anbiguotasun edo nahasteak sor daitezke, "ardozalea" izan daitekeelako bai ardo saltzailea, eta ardoa gustuko duena ere bai.

Duela 30 bat urte gutxienez 3 esnezale aritzen Zumaian kalez kale esnea partitzen: Sarrondobekoa baserriko Juanita Beristain (semearekin), Arteagako Mari Karmen Urbieta eta Iparragirreko Madalena Lopetegi. 2007an elkarrizketa egin zioten Madalenari Baleike aldizkarian, eta hauxe kontatu zuen:

  • Pena handia ematen dit lagatzeak. Zumaian bi esnezale gelditzen gara, Xarrondokoa eta ni, eta guk lagatzen dugun egunean, akabo.
  • Lehen, esnezale gehiago genbiltzanean, askok esnea etxeraino igotzeko ohitura zuten. Nik sekula ere ez. Pixka bat merkeagoa saltzen nuen litroa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide