Hemen daukazue Tapa Pala!-ren zortzigarren saioa. Estropada batzutan proelak zergatik aldatzen du arrauna alde batetik bestera? Bideoan daukazue Felixen azalpena. Lehiaketa bat ere bai, oraingoan: duela 35 urte, non irabazi zuen Telmo Deunek lehen bandera? Asmatzen duzuenon artean arraun elkarteko materiala zozkatuko dugu. Bidali erantzuna aldizkaria@baleike.eus helbidera.