Joan den astean egindako deiari batek baino gehiago erantzun dio, eta material pixka bat pilatzen hasi naiz. Tartean, J.Carballoren argazki barzuk jaso ditut, eta hiru aukeratu ditut zuei erakusteko.
Hauekin azken 50 urteotako Zumaiako arraunaren aldaketa batzuk ikusiko ditugu.
1. Gizakia ilargira iritsi zen urtekoa da.
Dena egurrezkoa eta astuna.
Manuel Galarraga Proes patroi.
2. BALEIKE sortu zen urtekoa da. Dena egurrezkoa baina arinagoa. Joseba Aristi patroi.
3. Atzo goizeko argazkia. Dena karbonozkoa, arraunlari arinak eta patroi Aitor Aristi.
Emakumezko patroien inguruan, datorren astean hitzegingo dugu.
Bitartean tapapala eta gortu balantza!