Bixente Tximo itsasoari begira

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2019ko mar. 10a, 10:04

Ba nekien Zarautzen zebilela, eta aste honetan ikusi det Getaria bitarteko pasealekuan.

Orain aurkeztuko dizuedan gizonak Vicente Gomez izena du, Bixente Tximo bezela ezagunagoa. Atzo bere ilobarekin, Oesterekin, hizketan aritu nintzen eta bitxikeri bat edo beste kontatu zizkidan.

  • 1922.urtean kontxan zumaiarren patroi ibili zen, JEL traineruarekin.
  • Gerra aurreko urteetan, 1933 inguruan, Bilboko itsasadarrean egindako estropadan bigarren amaitu zuten.

Eta nolatan zumaiar bat Zarauzko kostako zaindari?

Julio Beobide artista zumaiarrak, arrantzalea irudikatzeko brontzezko eskultura bat egin zuen. Modelo lanak Bixente Tximok egin zituen. Irudi hau Zarauzko Udalak Beobide familiari erosi zion 1996. urtean. Hasieran malekoian egon zen Bixente Tximo, baina handik Getaria bitarteko pasealekura joan zen.

Bertan jarraitzen du itsasoari begira, olatuaren zain. 

Udako estropadetan Telmo Deuneko neska-mutilak ikusiko ditu

Bitartean tapapala eta gortu balantza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide