- Lehenengo argazkia Zunbilo kalea eta udaletxearen arteko txoko batean atera det. Hemen zegoen goiko alberga, erropak garbitzeko erabiltzen zen aska handi bat. Hau arraunerako egokitu zen, foso moduan, eta bertan ematen zituzten lehengo paladak arraunean ikasi behar zutenek.
- Bigarren argazkia San Telmo kalearen hasieran egina dago, eta etxepe honetan gordetzen ziren trainerua eta beste zenbait traste. Trainerua bizkarrean hartu eta 200 metrotara dagoen Arbustaingo arranplara joaten ziren arraunlariak, entrenamentua egin ahal izateko.
- Hirugarren argazkia Amaiako plazan egina dago. Hau zen orduko egoitza nagusia, bertan baitzeuden aldagelak, dutxak, eta hauen gainean Goikoren bulegoa zen egurrezko txabola bat. Batelak eta arraunak ere hemen gordetzen ziren. Infantil mailako arraunlariek batela bizkarrean hartu eta Amaia plaza zeharkatu ondoren (150 metro) Arbustaingo arranplara iristen ziren entrenamentua egiteko.
Eta dutxan lasai geunden bitartean, txikiteoan ibili ondoren etxera zihoan edonork eskubide osoa zuen barrura sartu eta bere zereginak egiteko (komunik ez zegoen, beraz, kontuak atera).
Alberga zaharra fosoa zen garaiko argazkirik norbaitek izanez gero, bidali mesedez ondorengo helbidera felixumai@yahoo.es.
Bitartean tapapala eta gortu balantza.