Otxentaikuatroko arraunlariak baino gogorragoa zen hura!

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2019ko mar. 24a, 18:59

Terranovako itsasoan zaildutako itsasgizona zen hura, 50eko hamarkadako arraunlaria, zumaiarra...

1984. urteko udan telebistaz ikusi nituen, Los Angeleseko olinpiar jokoak. Bertan azaltzen ziren arraunlari hankaluzeak baino handiagoak ziren, nere ikuspuntutik, Turbo Deunekoak.

Hamabi urte nituela sartu nintzen arraun elkarteko aldageletara. Bertan ikusten nituen orduko arraulariak, miresmena eta errespetua zutenak.

Narrondoko Etxabe anaiak gizon jatorrak ziren, bainan ez nintzen ausartzen hauekin hitzegitera,  orduko galaktikoak bait ziren. 

Bainan egun batean, 50 urte inguruko gizon bat etorri zen arraun elkartera.  Arraunlari guztiak bizkarreko bat emanaz agurtu zituen,  eta hauek errespetuz hitzegiten zioten.

Ezin nuen sinistu, galaktikoak menperatzen zituen!!!  Nor zen gizon  hura?

Joakin Urkidi, Kurrinoa bezela ezagunagoa. Terranovako izotzetan ibilitako itsasgizona, eta 50.hamarkadako arraunlaria.

Argazkian bigarren lerroan eskubikaldean dago, alkondara zuriarekin. 

Orduko babeslea, Forondako markesa, ere bertan dago. Bixente Tximo, Samielko Eugenio, Putria, Ardantzako Evaristo, Proes (patroi-entrenatzailea)...

Argazkia Goiko bodegoian ikusi daiteke, nik horrelako gehiagoren bila jarraituko det.

Bitartean, tapapala eta gortu balantza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide