Hondarribiako, eta Donostiako gaztetxoek aulki mugikorrean (olinpiar erako arraunketa) ematen dituzte lehenengo paladak.
Zumaian, eta Ondarroan batelean (tostako arraunketa) aritzen dira.
Orion eta Pasai Donibanen biak erabiltzen dituzte harrobia lantzeko.
Ba da ordea beste tresna bat harrobia lantzeko balio duena, eta hilzorian dagoena; txintxorrua, edo txalupa txikia. Bi tosta eta bi tolete besterik ez dituen itsasontzia da. Hiruzpalau metroko luzera du, eta asko jota lau lagun sartzen dira.
Mutilkozkorretan ba geneukan bat, gaur egun Gernika parkea dagoen tokian bazterrari lotuta izaten genuena. Uda hasieran osaba Joxeleonek, mimo handiz, lijatu, konpondu, eta pintatzen zuen gure txintxorrua. Xalbadorrek berriz, Lapa izeneko bat ekarri zigun
Beduara sarritan joaten ginen arraunean, bokadillua jatera, bainatzera, arratsalde pasa. Beti ere jolasean bainan arraunaren oinarrizko gauzak ikasiaz.
Ba dakit Beduola elkartearen asmoa dela txalupa hauen erabilera berreskuratzea, eta agian uda honetan Urola txintxorroz josita ikusiko dugu.
Bitartean tapapala eta gortu balantza.